Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Aiete
2008ko uztailak 6, Igandea

Zurea da Hitza | Irakurleen albisteak

2008-04-22 | 13:43:09

Sansustene ala Montpelier?

Txaro Arrona Erdozia

Ni eskola horretan ibilia naiz eta zehaztasun batzuk eman nahi nituzke.


1960ko urtarilan sartu ninduten eskola horretan interna, 10 urte nituela. Garai hartan argazkian azaltzen den etxe hori bakarrik zen. Nere gelako kideak ziren hasi hasieratik kolegio horrentan hasi zirenak, 6 urte lehenago. Hortzaz ez zen XX.mendearen hasieran ireki ikastetxea, erdialade aurreratuan baizi. Gutxigora behera 1954an.


Ni 1963 ekaina arte egon nintzen. 1961-62 Tarte horretan hasi ziren ikastetxe berri eraikitzeko lanak. Gogoan dut, lurrak kentzen istripu bat izan zela bi langile zaurituz, haietako bat hanka gabe geldituz.


1962-63 ikasurtean, klaseak, oraindik bukatu gabe zegoen eraikin berrian ematen hasi ziren, beheko solairuan. Jan ta lo –internak- etxe zaharrean jarraitzen genuen.


Geroztik –ez dakit noiz- bota zuten etxe zaharra.


Hortaz zalantzarik gabe SANTUSTENE. Erainkin berria 2005an bota baldin bazuten 40 urte pasotxoak iraundu du, ez gehiago. Eta monjak 50 urte ez ziren egon leku horretan.


Nik Villa Sansustene bezela ezagutu nuen. Baliteke Santustene izatea, garain hartan euskera etxeko sukaldean baizik ez zen agertzen. Dena dela ez da hain adintsua izan behar hori oroitzeko. Nik oraindik ez ditut 60 urte bete eta Sansustene bezela ezagutu det.
Ni erdialdekoa nintzen. Guztiz harritzen ninduen gelako kideek esaten zutenenan: “esta tarde me voy a San Sebastián”. Hori esaten zutenak oraindik 60 urte ez dute izango.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Zure inguruko berriak bidali

Eskualdearekin zerikusia duen edozein notizia sartu dezakezu hemen.

Edozeinek bidali dezake albistea, eta ondoren, Irutxuloko Hitzako kideren batek kudeatuko du. Hark erabakiko du argitaratu edo ez.

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.