Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Aiete
2008ko uztailak 6, Igandea

;2008-04-23;Aieten kezka dago, Puio-Lanberriko eskolaren arrastorik ez dagoelako. Udalbatzak eskola egiteko lursaila utzi zion Jaurlaritzari, baina ikastetxearen proiekturik ez dago.

Aieten kezka dago, Puio-Lanberriko eskolaren arrastorik ez dagoelako

Aiete

Udalbatzak eskola egiteko lursaila utzi zion Jaurlaritzari, baina ikastetxearen proiekturik ez dago.

raul perez

Udalbatzak 2006ko abenduaren 22an onartu zuen Puio-Lanberriko proiektua. Axular lizeotik gertu dago Puio-Lanberri hiruki itxuradun lursaila. 137 etxebizitza, 8.000 metro karratuko plaza zabala eta Lehen Hezkuntzarako eskola ziren proiektu haien ardatzak. Eskolak 4.500metro karratuko kirol gunea izatea aurreikusi zuten eta Odon Elorza alkateak azpimarratu zuen eskolaz kanpoko orduetan kirol guneok auzotarrek erabili ahal izango zituztela. Ordutik hona , urtebete eta erdi joan da eta Lantxabe Aieteko auzo elkarteak kezka azaldu du, Jaurlaritzak eskola egiteko «gogo handirik» ez duen irudipena baitu.

Zenbait urtetan eskola publikorik gabe egon eta gero, 2006. urtean Azkaratene eskola zaharra berritu eta Haur Hezkuntzarako moldatu egin zuten. Orduz geroztik, Jakintza ikastolak kudeatzen du. Hala eta guztiz ere, auzotarrek Lehen Hezkuntzako ikastetxearen beharra nabarmendu dute, Aieteko hainbat haur eta gaztetxo ¬auzo elkartearen arabera 100 bat- Antigua eta Amarako eskoletara joaten direlako. Lantxabe auzo elkarteak eskola 2009rako prest egotea espero zuen, baina lanak ez dira hasi ere egin.

Proiekturik ez

IRUTXULOKO HITZA harremanean jarri da bai Udalarekin bai Jaurlaritzako Hezkuntza sailarekin. Udaleko Hezkuntza sailak azaldu duenez, ez du inongo proiekturen berririk.

Jaurlaritzako Hezkuntza sailak, bere aldetik, Azkaratene eskola berrituko duela iragarri du eta horretarako proiektua eginda dagoela gaineratu; 700.000 euro bideratuko dituzte lanotara eta datorren ikasturtearen erdirako bukatu nahi dituzte obrak. Edozein modutan Azkaratene orain arte bezala, Haur Hezkuntzarako erabiliko dute obrak eta gero. Lehen Hezkuntzako eskola berriaren inguruan, aldiz, inongo proiekturik ez dute aipatu Hezkuntza saileko iturriek.

Jaurlaritzak eduki badu Puio-Lanberrin lursail bat erreserbatuta, baina antza ez dute erabat zehaztuta eskola eraikiko duten ala ez. Jaiotze tasa beheranzko joera izango duelakoan daude eta hori horrela ez omen dute erabakita eskola egin edo ez egin.

Jaurlaritza beste ikastetxe bat egiten ari da hirian. Hain zuzen ere, berriki Amara Berri ikastetxearen egoitza berria hasi ziren egiten gas fabrika zaharra zegoen tokian.

############

Lantxabe auzo elkartea eskola 2009rako prest egotea espero zuen, baina lanak ez dira hasi

############

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.