Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Aiete
2008ko abuztuak 20, Asteazkena

;2008-04-18;Etxadin, ezer ez . Aste gutxiren buruan eraitsi dute Etxadi kirol gunea, goitik behera berritzeko.

Etxadin, ezer ez

Obrak

Aste gutxiren buruan eraitsi dute Etxadi kirol gunea, goitik behera berritzeko.

raul perez

Etxadin ez dago tenis edo padel piloten hotsik . Eta udaran ere ez da inolako zalapartarik izango igerilekuen inguruan. Kamioiek eta hondeamakinek sortutako zarata besterik ez da entzuten. Izan ere, duela hilabete hasi ziren kirol gunea eraisteko eta berritzeko lanak.

Ia ez da kirol gune izandakoaren arrastorik gelditzen. Etxadi ezagutu ez zuen edonork ingurutik pasatuz gero, nekez imajinatudezake hor kirol gune bat egon zenik. Ez badio sarreran dagoen kartelari erreparatzen, behintzat.; sarrera nagusiaren arrastorik ez dago ¬espaloiaren zati bat ere kendu behar izan dute¬, baina sarrerako kartelak betiko tokian jarraitzen du. Kirol gunearen azken aztarna dela ematen du. Edo azken aztarnetako bat. Hondoan erakin batek jarraitzen du zutik, taberna izandakoa, hain zuzen ere, eta igerileku txikietako baten arrastoa ere agerian da.

Zulo ikusgarria

Etxadira sartu eta berehala aldagelen eraikina zegoen. Aldagelak igarota, pasillo moduko batek bitan banatzen zuen kirol gunea; ezkerretara tenis eta padel pistak zeuden eta eskuinean, igerilekuak eta haien ondoan eguzkitan egoteko belardia. Tenis eta padel pistak eraitsi zituzten aurrena eta igerilekuak, ondoren. Hain zuzen ere, igerileku handia eta haren ondoko belardia zeuden tokian zulo handia dago orain, atentzioa emateko modukoa.

Udalak emandako epeak betetzen badira, datorren urteko udaran berriz ere gozatu ahal izango dute inguruko bizilagunek Etxadin.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.