Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Aiete
2008ko urriak 6, Astelehena

;2008-04-04;Aieteko jauregiko kultur etxeko proiektua onartu du Udal Gobernuak. Sei milioi eurotik gora gastatuko dituzte kultur etxea egiten eta 2011rako irekita egotea espero dute.

Aieteko jauregiko kultur etxeko proiektua onartu du Udal Gobernuak

Azpiegitura

Sei milioi eurotik gora gastatuko dituzte kultur etxea egiten eta 2011rako irekita egotea espero dute.

erredakzioa

Aietearrek kultur etxea izan dezaten beste pausu bat eman du Udal Gobernuak. Kultur etxeaz gain, Giza Eskubideen Institutua eraikiko dute bertan eta Udal Gobernuak baiezkoa eman dio proiektuari. Azpiegitura berria egiteak 6.291.881 euroko gastua izango du eta eraikina egokitzeko 18 hilabeteko epea dute. Honela, 2011rako herritarrentzako prest egongo dira kultur etxea eta Giza Eskubideen Institutua.

Aieteko jauregia hiriak duen ondareetako bat da eta Udalak eraikinaren berezko ezaugarriak mantendu nahi ditu. Kultur etxearentzat, dena den, solairu berri bat eraikiko dute lur azpian.

Giza Eskubideen Institutuak bi solairu hartuko ditu, behekoa eta lehen solairua. Egun duen traza mantenduko dute eta dituen geletako asko erakusketa geletan bilakatuko dituzte. Lehenengo solairuak, bulegoak, bideo gelak eta dokumentazio gelak izango ditu.

Lur azpiko solairuan egingo dute liburutegia. 1.775 metro karratu izango ditu eta lur azpian egongo bada ere, aurrekaldea beiraz osatuko dutenez argiztapen handia izango du liburutegiak. Kultur etxeak izango dituen beste gelak bigarren solairuan egokituko dituzte.

Agenda

Ikastaroa

LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.