Edukira joan

Irutxuloko Hitza

Aiete
2008ko uztailak 6, Igandea

;2008-03-06;Topalekua zaharberritzen hasi dira. Gutxi gorabehera urte erdia beharko dute Topalekua berritzeko; barrutik berrikuntza lan sakonak egingo dituzte.

Topalekua zaharberritzen hasi dira

Aiete

Gutxi gorabehera urte erdia beharko dute Topalekua berritzeko; barrutik berrikuntza lan sakonak egingo dituzte.

erredakzioa

Obrak hasi dituzte Aieteko parkeko Topalekuan. Eraikina barrutik husten ari dira, ondoren berritzeko. Segurtasuna bermatze aldera eraikina hesitu dute.

Udalak ia milioi bat euro bideratu ditu lanotara. Besteak beste, orain erabiltzen ez diren zenbait areto eraldatuko dituzte, komunak ezinduentzat egokituko dituzte eta behe solairua eta lehen solairua lotzeko igogailua jarriko dute . Sukaldea ere berrituko dute. Goiko solairuko bi areto handiak hainbat erabileratarako izango dira eta eraikin osoaren berogailua berrituko dute.

Kanpoaldean ere esku hartuko dute eta etxaurreak berrituko dituzte. Kontuan izanda gutxi gorabehera seihilabete beharko dituztela obrak bukatzeko, Topalekua iraila inguruan zabalduko dute.

Elkarteak, lekuz aldatuta

Lantxabe Aieteko Auzo Elkarteak, zaharren elkarteak eta Gurutzeaga abesbatzak egoitza izan dute Topalekuan azken urteetan, eta hainbat kultur jarduera egin dituzte bertan. Obrak direla eta, tokiz aldatu behar izan dute bi elkarteek Katxolara. Behin lanak bukatuta, elkarteok Topalekura itzuliko dira.

Agenda

Erakusketa

'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.