
'Erreka Mari' txotxongilo ikuskizuna Katxolan
Antzerkia
Txotxongilo Taldeak 30 urte daramatza 'Erreka Mari' ikuskizuna antzezten.
ERREDAKZIOA
Txotxongilo taldeakErreka Mari ikuskizuna eskainiko du bihar Aieteko Katxola baserrian, 17:00etan.
1978ko otsailaren 12an Antzoki Zaharrean Txotxongilo taldeak Errerka Mari, Euskal Herriko azken lamina txotxongilo ikuskizuna lehen aldiz taularatu zutenetik, Enkarni Gernuak idatzitako ikuskizunaren ehunka emanaldi egin dituzte. Antzezlana euskal mitologiako pertsonaia batean oinarrituta dago eta Erreka Mari Euskal Herrian geratzen den lamia bakarraren istorioa kontatzen du. Umorez eta samurtasunez, herriko biztanleek, desberdinak izateagatik, Martini eta berari jasanarazten dizkieten arazoak eta eragozpenak azaltzen ditu Erreka Marik.
Baloreak sustatzeko bidea
Txotxongilo taldeak bere ibilbide luze eta mardulean «oinarrizko baloreak azpimarratu» nahi izan ditu haurren artean, eta Erreka Mari horren adibide garbia da. Urte hauetan zehar arrakasta itzela izan du haurrek oso ondo ulertzen duten hizkuntzan betiko gaiak mintzagai dituelako: maitasuna, ingurumenaren zaintza, besteekiko begirunea...
Gaur egun, bi formatoetan antzezten dute Erreka Mari, formato handian eta txikian. Gaurkoan eskola eta gune txikietan erabiltzen duten formato txikian egingo dute; handia antzokietarako prestatua baitago.
Enkarni Gernuak eta Manolo Gomezek orain dela 36 urte sortu zuten Txotxongilo taldea eta ibilbide luzea izan arren ez dute erretiratzeko asmorik oraindik.
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.