
Etxadi Kirol Elkartea, bizitza berrira egokitu nahian
Aiete
Katalina Eleizegi kaleko 46.ean du behin behineko egoitza kirol elkarteak duela zenbait astetik
raul perez
Abenduaren 31n itxi zuten Etxadi Kirol gunea, zeharberritzeko. Etxadi kirol elkarteak kirol gunean bertan zuen bulegoa. Udalak behin behineko egoitza utzi die Etxaditik gertu, Katalina Eleizegi kalearen 46.ean. Astelehen, asteazken eta ostiralean dute zabalik, 16:00etatik 18:00etara. Etxadikoekin harremanetan telefonoz jarri nahi izanez gero, 943 472678 zenbakira deitu behar da.
Bazkideen erdiak utzi egin du
«Lan gutxi dugu orain, baina bazkideei arreta egin behar diegu. Horretaz gain, areto dantza, aerobik, eta gimnasia ikastaroak ematen ditugu Axularren eta horien gainean ere egon behar dugu», azaldu du Jose Ramon Lasa zuzendaritzako kideak . Kirol gunea abendu bukaeran itxi zuten eta ordutik hona bazkide askok utzi egin dute. «Erdira jaitsi gara; 280 bazkidetatik erdiak ez du urteko kuota ordaindu. Urte hasierakoa azken kobraketa izan da , gastuei eta aurre egiteko. Orain ditugun 140 bazkideek ez dute beste ezer ordaindu beharrik izango».
Antza, hondeamakinak Aste Santuaren bueltan sartuko dira Etxadin eta Udalak datorren urtean deitu nahi du lehiaketa publikora kirol gunea kudeatzeko. Etxadi elkarteak ez du erabakita aurkeztuko den edo ez, baina zail ikusten dute. «Proiektua prestatzeak lana eskatzen du eta guk ez dugu ezer kobratzen hemen egoteagatik». Etxadiko zuzendaritza kexu da Udalak haiekiko erakutsitako jarrera dela-eta. «Ez dute inongo detailerik izan gurekin hainbeste urte eta gero. Langileak, gainera, nahierara sartu ziren instalazioetan».
Erakusketa
'Donostiari begira'
DONOSTIA, Historiaren Etxea, Motako Gaztelua (Urgull) - 2008-01-08
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.