
Astelehenean itxiko dute Etxadi kirol gunea, berritze lanak egiteko
Aiete
Udalak kirol instalazio berrituak kudeatzeko lehiaketa publikora 2009an deituko du.
raul perez
Astelehenean itxiko dute Etxadi kirol gunea. Gutxienez, urte eta erdi egongo da itxita, barrualdea guztiz berrituko dutelako. Orain arte Etxadi Kirol Elkarteak kudeatu du kirol gunea, eta hain zuzen ere 31n bertan bukatzen da Kirolaren Udal Patronatuaren eta Etxadi kirol elkartearen arteko hitzarmena. Etxadik bi asteko epea izango du kirol gunea husteko, makinak barrualdera sartu aurretik. Obrek irauten duten bitartean, Etxadik behin-behineko egoitza izango du Katalina Eleizegi kalean, Etxaditik gertu. Ziurrenik datorren astean bertan onartuko du Gobernu Batzordeak Etxadiri lokala ematea. Etxadiko mahai-tenis taldeak Josean Gasca kiroldegira lekuz aldatu beharko du eta padel eskolak Intxaurrondon emango dituzte. Lehiaketa, orain ez
Obrak egin eta gero, kirol gunea zeinek kudeatuko duen erabaki beharko du Udalak. Lanak azken txanpan egon arte ez dute lehiaketa deituko. Hau da, 2009an bertan egingo dute lehiaketa. Kiroletako Udal Patronatua lehiaketa berehala egitearen aldekoa zen, baina Udaleko kontratazio mahaiak 2009an egitea erabaki du, une honetan zerbitzuen prezioak eta abar ez daudelako zehaztuta.
Berritze lanak
Etxadiko barrualdea guztiz eraldatuko dute. Igerilekuetako eta tenis pistetako batzuk estali egingo dituzte ,eta hainbat erabileretarako eraikina eta taberna jarriko dituzte.
Erakusketa
Egiatik. Tabakaleraren memoria eta etorkizuna
EGIA, Tabakaleran - 2008-10-24
Ikastaroa
LOREZAINTZAKO PROIEKTUAK DISEINATU, EGIN ETA AURKEZTEA
Aukeratu Herria, ITSASMENDIKOI FRAISORO, ELBARRENA AUZOAz/g 202159 ZIZURKIL - 2008-10-01
© Donostiako Hedabideak, S.L. - Katalina Eleizegi 36 behekoa - DONOSTIA - Tel.: 943 46 72 36
Faxa: 943 44 65 32 - E-posta: donostia@irutxulokohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Donostiako Hedabideak, S.L.ko kideak: Bagera
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Donostiako Berriak Kultur Elkartea: 40 gizarte eragile.